Ikastolaren eguneko tonbola

Arizmendi Ikastolak ekainaren 12an ospatuko du Ikastolaren Eguna. Ostiral arratsaldean hasiko da jaia (17:30ean) eta iluntzera arte luzatuko da. Biteri plazan jarriko dira puzgarriak, tailerrak eta txosnak, eta han izango dira Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizunak eta Argitxori ongietorria ere. Zaldibarren, berriz, olinpiadak.

Bestetik, tonbola bat jarriko da Ziburuko Kaskarotenea ikastolari diruz laguntzeko eta Marahmaran-ek ere elkartasuna erakutsiko du produktu sorta bat tonbolarako eskainiz.

Etorri gurekin batera jaia ospatzera!kaskarotenea

Advertisements