Urtarrilaren 5ean artisauen azoka berezia

Eskuartean artisau taldeak abenduren 23 eta 24rako antolatutako azoka urtarrilaren 5era atzeratu da. Alerta naranja aktibatu zuten haize bolada bortitzengatik eta ezin izan genuen Seberon azoka mantendu.

Eskuartean azoka

Urtarrilaren 5an (goizez bakarrik, arratsaldean Errege Kabalgata dago) Arrasateko Herriko Plazan jarriko dugu azoka eta, guztira, 16 artisau egongo gara bertan: bitxiak, makramea, gantxilloa, haurrentzako arropak… artikulu bereziak eta esklusiboak topatzeko parada.

Eskuartean azoka

Orduan egingo dugu, gainera, zozketa solidarioa. Opari pilloa ditugu erosketak gurean egin dituzuenon artean banatzeko!

Advertisements

Eskuartean taldearen urtebetetzea

Orain urtebete antolatu zuen Arrasateko Eskuartean Artisau Elkarteak bere lehendabiziko azoka, Gabonetakoa. 2013 sorrera urtea izan bada ere, esan dezakegu, taldea finkatzeko eta egonkortzeko balio izan digula.

eskuarteanGaur egun, 12-13 lagun gaude taldean eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu. Datorren abenduaren 23an eta 24an Gabonetako Azoka errepikatuko dugu.

Arrasateko Seber Altube plazan izango gara eskuz egiten ditugun produktuak erakusten eta saltzen. Maitasunez egindako opari berezi horren bila ari bazara, hurbil zaitez Seberora!!

Maritxu eguneko dotorezia

Maritxu Kajoi eguna berezia izaten da niretzat. Aspaldiko partez, urtean zehar lagunak elkartzen garen egun bakarrenetarikoa izaten da eta horrek ez du preziorik.

lagunakNagusiak, gazteak, haurrak… guztiok dotore janzten gara Maritxutan. Jantzi beltzak, trajeak, korbatak, lumak, diademak… eta gure Maritxuren mirariak.

Eskuartean taldearen eskutik, aurten, Udazkeneko azoka antolatu genuen Nobenarixo egunean eta Maritxutarako enkargu batzuk jaso nituen. Neskatila polit honek daraman diadematxoa, gustatzen?

Iratxe

Udazkeneko Azoka Berezia

Udazkena laister gainean izango dugu eta Arrasateko Eskuartean Artisau taldeak azoka berezia antolatu du. Herriko plazan egingo da, irailaren 27an (ostirala) arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Egun horretan, bertan, Maritxu Kajoi eguneko Nobenarixua ospatuko da eta ziur festa giro polita izango dela plazan.azoka

Eskuartean taldeko 12 artisau inguru elkartuko gara eta kolorez eta maitasunez eginiko askotariko produktuak izango dira erakusgai eta salgai: bitxiak, osagarriak, Maritxutarako gauza bereziak…

Bertan ikusiko garelakoan…. segi ondo!

Eskuartean taldearen aurkezpena

Kaixo, lagunok!

Aspaldian blogean idazteko astirik gabe ibili naiz eta dagoeneko ordua denez… Arrasateko Eskuartean artisau taldearen aurkezpena egiteko aprobetxatuko dut (ni ere taldeko kide naiz, ta!) :-))
eskuarteanHemengo artisauak gara eta artisautza mota desberdinak daude gure artean: makramea, larrua, buztin polimerikoa, oihala, zilarra, artilea. Hauekin, lan mota asko eta desberdin egiten ditugu: apaingarri guztiak (belarritakoak, eskumuturrekoak, lepokoak, orratzak…); baita umeen arropak, mantalak, mota guztietako arropa, kortseak, artilezko xalak, zorroak, poltsak, txanoak, txalekoak, gerrikoak ere.

Noiz sortu genuen taldea? 2012 urtean hainbat artisau elkartu ginen eta ikusi genuen elkarrekin zerbait egiteko aukera zegoela. Lehen ekintza, gabonetako azoka izan zen eta harrezgero, hainbat bilera egin ditugu eta dinamika polit bat ari gara hartzen. Oraindik hasieran gaude, baina urtean zehar egiteko hainbat ekimen pentsatu dugu, hala nola, beste herrietako artisauak Arrasatera ekarri, erakusketak, azokak, tailerrak,…

eskuartean1

Gure helburuak dira artisautza bultzatzea eta honetan ari garenak elkartzea eta elkarlana aregotzea. Garbi dugu artisautza material jakin bat eraldatzea dela eta, horrexegatik, talde moduan kalera irtengo garenean ez dugu salerosketak onartuko; produktuak norberak egindakooak izan beharko dira, beti!!

Urtean zehar hainbat ekintza burutuko ditugu; horietako bat izan da San Juan aurretik, pasaden zapatuan, antolatutako azoka eta tailerrak. Sebero Altube plazan, taldeko 8 artisauen postu jarri genituen eta eskulanetarako tailerrak. Eguraldi polita atera zen eta jendearen erantzuna positiboa!

Laister arte!