Urtarrilaren 5ean artisauen azoka berezia

Eskuartean artisau taldeak abenduren 23 eta 24rako antolatutako azoka urtarrilaren 5era atzeratu da. Alerta naranja aktibatu zuten haize bolada bortitzengatik eta ezin izan genuen Seberon azoka mantendu.

Eskuartean azoka

Urtarrilaren 5an (goizez bakarrik, arratsaldean Errege Kabalgata dago) Arrasateko Herriko Plazan jarriko dugu azoka eta, guztira, 16 artisau egongo gara bertan: bitxiak, makramea, gantxilloa, haurrentzako arropak… artikulu bereziak eta esklusiboak topatzeko parada.

Eskuartean azoka

Orduan egingo dugu, gainera, zozketa solidarioa. Opari pilloa ditugu erosketak gurean egin dituzuenon artean banatzeko!

Advertisements

Eskuartean taldearen urtebetetzea

Orain urtebete antolatu zuen Arrasateko Eskuartean Artisau Elkarteak bere lehendabiziko azoka, Gabonetakoa. 2013 sorrera urtea izan bada ere, esan dezakegu, taldea finkatzeko eta egonkortzeko balio izan digula.

eskuarteanGaur egun, 12-13 lagun gaude taldean eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu. Datorren abenduaren 23an eta 24an Gabonetako Azoka errepikatuko dugu.

Arrasateko Seber Altube plazan izango gara eskuz egiten ditugun produktuak erakusten eta saltzen. Maitasunez egindako opari berezi horren bila ari bazara, hurbil zaitez Seberora!!

Oñatiko Herri Eguna

Aurten izan naiz lehen aldiz Oñatiko Herri Egunean. Uztailean eman nuen izena bertan postua jartzeko baina konturatu gabe nengoen Maritxu ondorengo zapatuan ospatzen zela jaia.

Ostegunean kotxea trastuekin kargatu eta horrela, bada, Maritxu egunean Marahmaran kontuak alde batera utzi nituen!! Zapatu goizean (lo gutxi egin ondoren) baserritar jantziaz jantzi eta Oñatirantz abiatu nintzen. Roneoko biribilgunean Ertzainen alkoholemia kontrolarekin topo egin nuen eta baina eskerrak gelditu ez nindutela (ejem… bestela berandu iritsiko nintzen azokara!!!).

2013_10_05__8914Oñatin jende ezagun asko ikusi nuen; gehienak, Oñatiarrak eta aspaldiko aurpegiak! Eli, Susana, Natxo (argazki ederrak atera dituzu, por tzierto!), Idoia, Maider, Oihana, Irati… Maritxu osteko zapatu goiz ezberdina izan zen… nekatuta bukatu nuen baina pozik esperientziarekin.

Azoka egun baten kronika txikia

Polita izan zen pasaden ostiraleko azoka, Maritxu Kajoiko Nobenarixo egunean ospatutakoa. Eskuartean artisau taldeak antolatuta, Arrasateko hamar artisauen produktuak egon ziren ikusgai eta salgai Herriko plazan.
marahmaranArtisauak arratsaldeko 15:30tan elkartu ginen kontu guztiak antolatzeko: mahaiak eta barandillak, karpetarako bonbilak, roll-up berria… Mahaietan nola kokatu jakiteko zozketa egin genuen eta niri bigarren postuan tokatu zitzaidan, Melina eta Vanessaren ondoan. Amaia eta Edurne gertu eta parean Ebert, Dunixe, Laura, Lara eta Lur.

Amaia

Aran

Aurreko azokekin alderatuz, askoz lasaiago hartu nituen gauzak eta 18:00tarako dena kontrolpean neukala sentitu nuen. Egunak eta eguraldiak lagun jende ugari hurbildu zen guregana, postuak ikustera, gauzak erostera… eta gertuko lagunak, edariak eskaintzera (berooo… egiten zuen…. eskerrik asko!!).

eskuarteanPozik eta gustura pasa nuen arratsaldea: giro polita, jende atsegina inguruan, enkargutxo batzuk lotuta, salmentak nahiko ondo… eta gainera, gaueko 21:00tan, gauzak jasotzen hasi nintzenean, Karruenako mutilak (mila-mila esker, fenómenos) gerturatu zitzaizkidan laguntza eskaintzera.

Egunak merezi izan zuen, bai horixe! Beste baten gehiago.

Aran2 maritxu

Udazkeneko Azoka Berezia

Udazkena laister gainean izango dugu eta Arrasateko Eskuartean Artisau taldeak azoka berezia antolatu du. Herriko plazan egingo da, irailaren 27an (ostirala) arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Egun horretan, bertan, Maritxu Kajoi eguneko Nobenarixua ospatuko da eta ziur festa giro polita izango dela plazan.azoka

Eskuartean taldeko 12 artisau inguru elkartuko gara eta kolorez eta maitasunez eginiko askotariko produktuak izango dira erakusgai eta salgai: bitxiak, osagarriak, Maritxutarako gauza bereziak…

Bertan ikusiko garelakoan…. segi ondo!

Oñatiko herri egunean parte hartuko dut

Maritxu Kajoi egunaren ondoren, Oñatiko Herri Eguna ospatzen da (urriaren 5ean).

Ni ez naiz egun horretan Oñatin inoiz egon baina esan didatenez aparteko jai giroa egoten da. Aurten, artisau azokan parte hartuko dut eta postua bertan jarriko dut; unibertsitatean izaten da artisau azoka eta baserritar jantziarekin azaldu behar naiz (Maritxu ostean… uff!!… ze aldaketa!).

arantzazuAri naiz lantxo batzuk prestatzen bertara eramateko… Ea gustokoak diren!