Urtarrilaren 5ean artisauen azoka berezia

Eskuartean artisau taldeak abenduren 23 eta 24rako antolatutako azoka urtarrilaren 5era atzeratu da. Alerta naranja aktibatu zuten haize bolada bortitzengatik eta ezin izan genuen Seberon azoka mantendu.

Eskuartean azoka

Urtarrilaren 5an (goizez bakarrik, arratsaldean Errege Kabalgata dago) Arrasateko Herriko Plazan jarriko dugu azoka eta, guztira, 16 artisau egongo gara bertan: bitxiak, makramea, gantxilloa, haurrentzako arropak… artikulu bereziak eta esklusiboak topatzeko parada.

Eskuartean azoka

Orduan egingo dugu, gainera, zozketa solidarioa. Opari pilloa ditugu erosketak gurean egin dituzuenon artean banatzeko!

Advertisements

Eskuartean taldearen urtebetetzea

Orain urtebete antolatu zuen Arrasateko Eskuartean Artisau Elkarteak bere lehendabiziko azoka, Gabonetakoa. 2013 sorrera urtea izan bada ere, esan dezakegu, taldea finkatzeko eta egonkortzeko balio izan digula.

eskuarteanGaur egun, 12-13 lagun gaude taldean eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu. Datorren abenduaren 23an eta 24an Gabonetako Azoka errepikatuko dugu.

Arrasateko Seber Altube plazan izango gara eskuz egiten ditugun produktuak erakusten eta saltzen. Maitasunez egindako opari berezi horren bila ari bazara, hurbil zaitez Seberora!!

Gabon Azoka abenduaren 23 eta 24an

Gabonak gainean ditugu eta egun “zoroak” izango ditudala aitortu behar dizuet. Abenduaren 22an, Santamas azokan jarriko dut postua, Forum denda dagoen inguruan. Aurten ez naiz Jokin Zaitegi plaza barruan egongo baina badakizue non aurkituko nauzuen!

marahmaranlarrosa3

Eta iaz bezala, Eskuartean artisau elkarteak antolatutako Gabon Azokan ere parte hartuko dut abenduaren 23an eta 24an. Azoka solidarioa da eta postua jarriko dugun artisau bakoitzak gure produktu sorta bat oparituko dugu martxan jarriko dugun zozketarako. Esan, zozketa horretatik ateratako diru guztia Elikagaien Bankura eramango dugula beraz badakizue… opari pertsonalak, esklusiboak, maitasunez egindakoak… oparitu nahi badituzue Seber Altube plazan aurkituko gaituzue!

Nik txapel eta mitoi larros zoragarri hauek jartzen ditu, politak ezta?

marahmaranlarrosa

kartela

Maritxu eguneko dotorezia

Maritxu Kajoi eguna berezia izaten da niretzat. Aspaldiko partez, urtean zehar lagunak elkartzen garen egun bakarrenetarikoa izaten da eta horrek ez du preziorik.

lagunakNagusiak, gazteak, haurrak… guztiok dotore janzten gara Maritxutan. Jantzi beltzak, trajeak, korbatak, lumak, diademak… eta gure Maritxuren mirariak.

Eskuartean taldearen eskutik, aurten, Udazkeneko azoka antolatu genuen Nobenarixo egunean eta Maritxutarako enkargu batzuk jaso nituen. Neskatila polit honek daraman diadematxoa, gustatzen?

Iratxe

Eskuartean taldearen aurkezpena

Kaixo, lagunok!

Aspaldian blogean idazteko astirik gabe ibili naiz eta dagoeneko ordua denez… Arrasateko Eskuartean artisau taldearen aurkezpena egiteko aprobetxatuko dut (ni ere taldeko kide naiz, ta!) :-))
eskuarteanHemengo artisauak gara eta artisautza mota desberdinak daude gure artean: makramea, larrua, buztin polimerikoa, oihala, zilarra, artilea. Hauekin, lan mota asko eta desberdin egiten ditugu: apaingarri guztiak (belarritakoak, eskumuturrekoak, lepokoak, orratzak…); baita umeen arropak, mantalak, mota guztietako arropa, kortseak, artilezko xalak, zorroak, poltsak, txanoak, txalekoak, gerrikoak ere.

Noiz sortu genuen taldea? 2012 urtean hainbat artisau elkartu ginen eta ikusi genuen elkarrekin zerbait egiteko aukera zegoela. Lehen ekintza, gabonetako azoka izan zen eta harrezgero, hainbat bilera egin ditugu eta dinamika polit bat ari gara hartzen. Oraindik hasieran gaude, baina urtean zehar egiteko hainbat ekimen pentsatu dugu, hala nola, beste herrietako artisauak Arrasatera ekarri, erakusketak, azokak, tailerrak,…

eskuartean1

Gure helburuak dira artisautza bultzatzea eta honetan ari garenak elkartzea eta elkarlana aregotzea. Garbi dugu artisautza material jakin bat eraldatzea dela eta, horrexegatik, talde moduan kalera irtengo garenean ez dugu salerosketak onartuko; produktuak norberak egindakooak izan beharko dira, beti!!

Urtean zehar hainbat ekintza burutuko ditugu; horietako bat izan da San Juan aurretik, pasaden zapatuan, antolatutako azoka eta tailerrak. Sebero Altube plazan, taldeko 8 artisauen postu jarri genituen eta eskulanetarako tailerrak. Eguraldi polita atera zen eta jendearen erantzuna positiboa!

Laister arte!

Gabonetako azokak

Azken boladan lan eta lan ibili naiz baina dagoeneko dena prest daukat Santamas eguneko azokarako. Etxeko pasilloa kaxaz beteta daukat eta edozer gauza dirudi, Uff!! Txanoak, buffak, mitoiak, mantoiak, txalekoak… oraingoan produktu sorta handiagoa ekoiztu dut.

Gainera, Santamaseko azokaz gain beste bi azoketan parte hartuko dut datozen 15 egunetan. Egia esanda, ez neukan aurreikusita horrelako ezer egitea baina aukera suertatu da eta marahmaran produktuak erakusgai jartzeko aukera politak direla pentsatu dut.

Horrela, bada, ondorengo azoketan aurkituko nauzue:

  • Abenduak 22 • Arrasate • Jokin Zaitegi plaza • Ordutegia: 10:00 – 14:00
  • Abenduak 23 • Arrasate • Seber Altube plaza • Ordutegia: 10:00 – 20:00
  • Abenduak 24 • Arrasate • Seber Altube plaza • Ordutegia: 10:00 – 14:00
  • Urtarrilak 5 • Eibar • Estaziño kalea • Ordutegia: 10:00 – 14:00

argiak

Gabonak, bada, azokaz azoka ibiliko naiz. Gerturatu nahi duzuenok, ongi etorriak izango zarete.

Ondo pasa Gabonak! Zorionak eta urte berri on!