Niri buruz

Kaixo,

Arantzazu Lagunilla naiz eta nire asmoa da zuekin partekatzea, modu xumean, lanorduez kanpo egiten ditudan gantxillozko eskulanak. Familiatik datorkit sena, nire ama Arantxa, izeba Marimer eta Valle artista paregabeak direlako. Gauza zoragarriak egiten dituzte! Hemendik, zuentzat, muxu handi bat!

Gauza bategatik ala besteagatik orain gutxi arte ez dut aukerarik izan gantxilloa egiteko. Baina orain pare bat urte, gabon sasoian nire buruari esan nion: Aran, orain da garaia! Urte berriarekin batera, asmo berriak! Eta horrela, bada, nire izeba Marimerren etxean, kafe goxo batzuen bueltan, gantxillozko oinarrizko puntuak ikasi nituen.

Oinarrizkoa ikasita, neure kabuz praktikatzen hasi nintzen eta oraindik ikasteko asko falta bazait ere (asko asko…) “bizioa” bilakatu da gantxiloa. Egunero zerbait egiteko tartea hartzen dut.

Eta gantxilorekin lotutako proiektu berri baten sartzeko pausua eman dut gabon hauetan. Marka berri bat sortu dut: marahmaran izenekoa. Espero gustukoa izatea.

Marahmaran da nire marka. Agian arraro xamarra irudituko zaizue baina bere zentzua badu. Hiru kontzepturen batura da:

  • Marimer: nire izebaren izena. Bera izan da nire andereñoa gantxilloaren ikasketa prozesuan.
  • Elurra mara-mara: gabon sasoian ikasi dut artea eta gainera negu partean egiten dut gantxilloa.
  • Hand made by Arantzazu: eskuz egiten ditudanez erdiko “hm” hori eta ondoren nire izenaren laburdura “aran”.

Orain akaso, errezago egingo zaizue ezta? Hemen logoa.

Advertisements

10 thoughts on “Niri buruz

  1. Aupa Aran!
    Zu bai artista! Artista, zentzu zabal eta guztiz sortzailean.
    Zorionak eta sorterik hoberena opa dizugu !
    Muxu haudi bat!

  2. Sormenez beteriko neska, zure betiko amets polit hori egi bihurtzen ari da pausoz pauso.

    ZORIONAK ARAN!!!!, segi horrela wapa. Mxs.

    Aintzane

  3. Aran! Goizean goiz Seberora heldu nazenian ez naukon inungo zalantzaik postua dotore dotore izango zinuala! Baina… zihero gainditu dituzu espektatibak!!! ZORIONAK!!!! Izugarri gustau jat! Zelako lanak!!!! Eta laguntzaile fina izan dozu onduen, eh? Aupa Txomin!!! Segi lanien eta hurrenguen be pozik juango gare zure lanak ikustera!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s