Zozketan parte hartu nahi?

Artikulu batzuk zozketatuko ditut galdeketari erantzuten diozuen guztien artean. Izango dira uda partean janztekoak, artile finarekin landutakoak; sorpresa, surprise!

Jakin nahi dut zeintzuk diren gustukuen dituzuen koloreak, jantziak, estiloa… Parte hartzera animatzen? Apirila bukaeran jakinaraziko dizuet zein izan den irabazlea.

Advertisements

Nire lehen azokako argazkiak

Zapatukoa izan zen nire lehen azoka. 54 salmenta postu egon ziren Arrasateko Seber Altube azokan eta giroa izugarri polita izan zen. Danetatik aurkitzeko aukera zegoen: osagarriak, jatekoak, baserriko produktuak, haurrentzako jostailuak… Lagun asko pasatu ziren postutik eta denoi eskerrik beroenak nire partetik!

Marahmaran postua ere ederra zegoela uste dut; artikuluz beteta, lorak eta bestelako apaingarri batzuk ere jarri nituen. Bertako argazkiak erakusgai jartzen dizkizuet. Gustatzen?

Emakume azoka 2012

Emakume eguneko azoka 2012

Emakume eguneko azoka 2012

Arrasate Irratian egindako elkarrizketa

Gaur goizean Arrasate Irratian egin didate elkarrizketa Emakume Eguneko azokaren inguruan. Eskulanak egiten nola hasi nintzen, zeintzuk diren nire asmoak, zer eramango dudan azokara… galdera asko egin didate baina solasaldi oso polita izan da eta gustura sentitu naiz. Eskerrik asko Aitziber eta Oihana!

Elkarrizketa osoa hemen.

Toreritak

Nik txaketatxo motz hauei toreritak deitzen diet. Erabilpen ugari dituzte eta oso ondo gelditzen dira jertse moduan, beste jaka baten gainetik, baserritar jantziarekin tokila modura… Zabalik ala lotuta. Brotxe edo paparreko eder batekin, zinta batekin… Gainera, kolore bereko txano batekin laguntzen baduzu, primeran!

Morea

Modu edo era askotara jantzi daitezke; irudimen apurtxo bat besterik ez da behar. More koloredun hau gustuko duzue?

Berde berdea

Egun hauetan kolore berdedun artilearekin ibili naiz lanean. Oso kolore bizia eta polita da. Hainbat gauza egin ditut, bi diadema, brotxea, txapela eta buffa.

Diademak ezberdinak dira: txikia eta borobil itxuraduna bat; bestea, handiagoa eta koloredun bi loratxorekin.
Brotxeari kolore askotariko lazo eder bat jarri diot eta txapelari, gustuko dudan loratxoa.

Buffa, berezia da. Bi botoi jarri dizkiot eta mila eratarara jantzi daiteke.
Berdea2