Ikastolaren eguneko tonbola

Arizmendi Ikastolak ekainaren 12an ospatuko du Ikastolaren Eguna. Ostiral arratsaldean hasiko da jaia (17:30ean) eta iluntzera arte luzatuko da. Biteri plazan jarriko dira puzgarriak, tailerrak eta txosnak, eta han izango dira Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizunak eta Argitxori ongietorria ere. Zaldibarren, berriz, olinpiadak.

Bestetik, tonbola bat jarriko da Ziburuko Kaskarotenea ikastolari diruz laguntzeko eta Marahmaran-ek ere elkartasuna erakutsiko du produktu sorta bat tonbolarako eskainiz.

Etorri gurekin batera jaia ospatzera!kaskarotenea

Oñatiko Herri Eguneko azoka, elegante

Kaixo, lagunok

Aspaldiko partez idazten dizuet. Azken bolada honetan buru-belarri ibili naiz beste proiektu batzutan eta ezin guztiari eutsi!

Pasaden urriaren 4an, Oñatiko Herri Eguna ospatu zen eta bertan egiten den artisau azokan parte-hartzeko aukera izan nuen. Unibertsitateko Klaustroan egiten da (zein leku dotorea!) eta ez dakit lekuak berak duen xarmagatik den baina Oñatin beti ondo sentitu izan naiz.

Oñatiherrieguna Captura de pantalla 2014-10-13 a la(s) 09.04.40 Captura de pantalla 2014-10-13 a la(s) 09.52.06 Captura de pantalla 2014-10-13 a la(s) 09.52.30

Beste bat arte, Oñati!

Emozioz betetako eguna

Gaurko eguna berezia izan da. Gabonetako oporrak luzeak izan diren arren, nik pertsonalki, ez dut deskantsua hartzeko astirik izan. Lan eta lan ibili naiz: Marahmaran postuarekin atzera eta aurrera (abenduaren 22an, 23an, urtarrilaren 5ean…), Olentzero eta Errege egunetarako oparien enkarguak egin eta egin eta beste mila lan enbajada tartean.

Dena den, esfortzuak pena merezi izan du. Nekatuta, baina oso pozik nago emaitzarekin! Inguruko jendearen erantzun paregabea, esker ona, hitz politak… horrekin, guztiarekin,  nekea desagertu eta berpiztu naiz.

IMG_8093z IMG-20140107-WA0001

Gainera, horrelako aurpegitxoak ikusita… nor ez da ba poztasunez beteko?
Jare neskatxoak, Marahmaran-ek gantxilloz egindako txapelek hotzetik babesteaz gain bakoitzaren edertasuna areagotzeko balio digutela erakusten digu. Gora zuek!

 

2014 urterako helburuak

Iazkoa, esperientzia eta lagun berriak egiteko urtea izan da. Hainbat bidelagun berri ezagutu ditut: Eskuartean taldekoak, Kroxeters taldekoak… eta beste lagun interesgarri batzuk, noski baietz!

KroxetersbagararekinbatUrte berri honetan, esperientziak partekatzen jarraitzeko asmoa dut: poztasunez eta harrotasunez betetzen nau martxan jarritako proiektuak aurrera egiten dutela jakiteak; sortutako taldeak sendotzen direla ikusteak eta lagunei denbora eskaintzeak preziorik ez duela sinisteak.

Urteko sasoi honetan helburu asko jartzen dizkiogu gure buruari eta nik ere ezarri dizkiot gutxi batzuk. Eta helburuak betetzeko egunero lan egin behar denez… gogor saiatuko naiz… eta urte amaieran kontatuko dizuet guztiak bete diren. Urte berri on!!

Urtarrilaren 5ean artisauen azoka berezia

Eskuartean artisau taldeak abenduren 23 eta 24rako antolatutako azoka urtarrilaren 5era atzeratu da. Alerta naranja aktibatu zuten haize bolada bortitzengatik eta ezin izan genuen Seberon azoka mantendu.

Eskuartean azoka

Urtarrilaren 5an (goizez bakarrik, arratsaldean Errege Kabalgata dago) Arrasateko Herriko Plazan jarriko dugu azoka eta, guztira, 16 artisau egongo gara bertan: bitxiak, makramea, gantxilloa, haurrentzako arropak… artikulu bereziak eta esklusiboak topatzeko parada.

Eskuartean azoka

Orduan egingo dugu, gainera, zozketa solidarioa. Opari pilloa ditugu erosketak gurean egin dituzuenon artean banatzeko!

Eskuartean taldearen urtebetetzea

Orain urtebete antolatu zuen Arrasateko Eskuartean Artisau Elkarteak bere lehendabiziko azoka, Gabonetakoa. 2013 sorrera urtea izan bada ere, esan dezakegu, taldea finkatzeko eta egonkortzeko balio izan digula.

eskuarteanGaur egun, 12-13 lagun gaude taldean eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu. Datorren abenduaren 23an eta 24an Gabonetako Azoka errepikatuko dugu.

Arrasateko Seber Altube plazan izango gara eskuz egiten ditugun produktuak erakusten eta saltzen. Maitasunez egindako opari berezi horren bila ari bazara, hurbil zaitez Seberora!!

Gabon Azoka abenduaren 23 eta 24an

Gabonak gainean ditugu eta egun “zoroak” izango ditudala aitortu behar dizuet. Abenduaren 22an, Santamas azokan jarriko dut postua, Forum denda dagoen inguruan. Aurten ez naiz Jokin Zaitegi plaza barruan egongo baina badakizue non aurkituko nauzuen!

marahmaranlarrosa3

Eta iaz bezala, Eskuartean artisau elkarteak antolatutako Gabon Azokan ere parte hartuko dut abenduaren 23an eta 24an. Azoka solidarioa da eta postua jarriko dugun artisau bakoitzak gure produktu sorta bat oparituko dugu martxan jarriko dugun zozketarako. Esan, zozketa horretatik ateratako diru guztia Elikagaien Bankura eramango dugula beraz badakizue… opari pertsonalak, esklusiboak, maitasunez egindakoak… oparitu nahi badituzue Seber Altube plazan aurkituko gaituzue!

Nik txapel eta mitoi larros zoragarri hauek jartzen ditu, politak ezta?

marahmaranlarrosa

kartela